viernes, 27 de febrero de 2009

Google books

Ez dut ezer berririk deskubrituko. Jakina da Googlek duen boterea eta guztia hartu nahia. Gran Hermanoren antza hartzen ari da. Hala ere, oso bitarteko boteretsuak ditu. Horietako bat Google books da. Aspaldiko liburuak ikuskatu nahi badituzu, klasikoak, katalogotik kanpokoak, edizio orijinalak eta abar, jo ezazu Googleeen orrialdera, klikatu eta hasi frogatzen. Liburu batzuk osorik daude, beste batzuen zati handiak eta liburu berrien aipamen hutsak. Gehienak ingelesez, hori bai.

Sartu liburu batean, irakurri aurkibidea, egin bilaketa zehatz bat... Mundiala da, eta oso erabilgarria ikerketarako. Hori bai, nik dakidanez ezin da inprimatu paperean.

jueves, 26 de febrero de 2009

Klasikoak

Liburu sail hau argitaratzen hasi zenean, alferrikako lana zatekeela pentsatu genuen askok. Oker genbiltzan. Lan ederrak itzuli dira, oso maila onean. Liburu gehienak sarean daude word edo pdf formatuan, eta berrienak modu oneko edizioan daude salgai. Zer gehiago nahi dugu?

Jakin aldizkaria




Euskaraz filosofian zerbait badago, aldizkari honi esker da. Azkenaldian "filosofia irakurgaiak" liburu saila argitaratzeari ekin dio oso titulu interesgarriez hornitua.
Liburuon zerrenda eta aldizkariaren hainbat artikulu sarean daude.

Hezkuntz Arretarako materiala ingelesez

Beste lekutan hemen baino aurreagoxe doaz. D ereduaren barnean hainbat arlo beste hizkuntza batzuetan ematen da abarrots handirik gabe.
Hezkuntz Arreta oso irakasgai egokia da, gure ikasleek konturatzeke eta euskara mailan atzera zertan egin gabe, beste hizkuntza horietan murgiltzeko.
Irakasgai askotarako materiala dago sarean. Hezkutz arretarako "nork bere burua", "mundua" eta "besteak" zaindu sailak arras erabiligarriak dira.
Eman bistadizo bat.

Eunateko ingleseko mintegia

Blog pertsonalak baino gehiago (batzuk narzisista samarrak iruditzen zaizkit), ideiak eta materialak guztion eskura jartzen dituztenak gustatzen zaizkit.
Erlijio katolikoa jaso nahi ez duten ikasleek badute beste aukerarik, eta horien artean Hezkuntza Arreta ingelesez hartzekoa ere bai. Eunaten hasita daude, eta, gauzak okertze ez badira, hurrengo urtean Zizurren ere honela izango da. Horretarako materiala behar da, eta Mikel Izkuek berea sarean jarri du. Filme batzuen gaineko ariketak, gurutzegramak, kantak...
Well done, Mikel!

Jakin-mina


Julen Goñiren webgunea da. Lan bikaina egin du eskola emateko erabiltzen dituen materiala besteon eskura jartzen. Filosofia irakasleontzat lan eredugarria.
Eskerrik asko Julen!

Aurkezpena

Lehen sarrera hau blogaren berri emateko da.
Ez da pentsamendurako blog bat, materiala trukatzeko eta eskuragarri izateko blog bat baizik. Honela, sarean edo liburudendetan zerbait interesgarria edo gomendagarria aurkituko banu, hemen jarriko nuke. Hurrengo sarreretan esteka interesgarri batzuk azalduko eta komentatuko ditut.